Erlatibismoa

Erlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizona gauza guztien neurria da"  adieraztean. Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu ohi da zerbait baieztatzean edo iritzi bat ematean beti oinarritzen garela egiazkotzat hartzen den zerbaitetan. Erlatibista garaikide bat Gianni Vattimo (1936- ) da. Vattimo-k egungo zatiketa eta aniztasuna egungo munduaren ezaugarri nagusitzat hartzen ditu; hala postmodernitatearen filosofoa deitu zaio, modernitateko utopiak, egia absolutuak eta aurrerapenak atzean utzi ditugula nabarmendu baititu, egun nagusitzen dena "pentsamendu ahula" dela baieztatuz.