Erlijioa

Erlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera, eta horrekin loturik jarraitu beharreko sinesmen-multzoa, jarrera morala eta kultuaren praktika ezartzen ditu erlijioak. Jainkoa da erlijio nagusietan izaki gorena, hala nola judaismoan, kristautasunean eta islamean, erlijio monoteistetan; beste erlijio batzuetan, erlijio politeistetan alegia, jainkotasuna izaki eta entitate sakratu anitzetan banatzen da.1

Erlijioaren sorrerari buruz hainbat teoria daude. Antropologiaren ikuspuntutik, bi teoria mota nagusitzen dira: teoria intelektualisten arabera, erlijioa mundua azaltzeko agertzen da. Horren justifikazioa herri primitiboetako animismoan dago, helburu nagusitzat gertakari naturalak azaltzea lukeena teoria horien arabera. Beste teoria batzuk sinbolistak dira, eta Émile Durkheim soziologa dute aitzindari. Teoria horien arabera, erlijioa gizarte ordena eta agintea legitimatzeko sortuko litzateke. 2

Erreferentziak

1.
Adriaanse HJ. On defining religion. In: The Pragmatics of Defining Religion: Contexts, Concepts, and Contests. Brill; 1999:227-244.
2.
Barfield T. Religion. In: Diccionario de Antropologia. Siglo XXI; 2000:530-534.