Erradikalismoa

Erradikalismoa ("sustraietan dagoena" adierazten duen latinezko hitzetik) bereziki politikan, baina baita ere filosofian eta zientzian , funtsezko, jatorrizko eta esentziala denaren aldeko jarrera da. Politikan, indarreango sistema politiko eta ekonomikoari guztiz kritikatu eta aldaketa sakonak eskatzen dituen joera da, zehazkiago. XVIII. mendearen eta XIX. mendearen hasieran sortutako terminoa izan zen, Britainia Handian zein Frantzian, Frantziako Iraultzaren giroan, ezker eta eskuin politikoa definitzen hasi ziren garaian, eta bereziki muturreko ezker politikoa izendatzeko erabili da geroztik.1

Erreferentziak

1.
WRONG DHW. Radicalism. In: THE BLACKWELL DICTIONARY OF MODERN SOCIAL THOUGHT. ; 2006:552-553.