Errealismo filosofikoa

Filosofian, errealismoa eskola filosofiko ezberdinetarako erabiltzen den terminoa da. Erdi Aroko filosofiaren testuinguruan, errealismoa unibertsalek existentzia objektiboa dutela baieztatzen duen eskola filosofikoa da, nominalismoaren aurkakoa. Filosofia modernoan, berriz, errealismoa gauzak objektiboki, gure gogamenetik at, existitu egiten direla baieztatzen duen korrontea da, idealismoaren aurkakoa. Errealismo modernoaren aurka pertzepzioaren ilusioak argudiatu ohi dira, hala nola gauzen ezagutza zentzumenetatik jasota, objektu fisikoak gogamenaren emaitza besterik ez direla, eta beraz ez dutela independentziarik, beti gogamenari atxikiak direlako.