Errebelazioa

Errebelazioa, agerkundea edo goi agerkundea Jainkoak komunikatzen duen egia erlijiosoa da, naturaz gaindiko bitartekoak baliatuz, gerora idatzirik eta irakaspenez jaso eta fedea dutenen artean zabaltzen dena, maiz idatziz, hala nola Biblia eta Koran liburu sakratuetan. Gehienetan, Jainkoaren eta gizakiaren arteko harremanari, munduaren patuari eta gizakiaren salbamenari buruzko mezuek osatzen dute Errebelazioa, eta horrela erlijioaren oinarri eta funtsa osatzen dute. 1

Erreferentziak

1.
Hick J. Revelation. In: Encyclopedia of Philosophy (Donald M. Borcher). 2nd ed. ; 1967:451-454.