Errebisionismoa

Errebisionismoa XIX. mendearen bukaeran marxismoaren baitan sortutako korronte multzo bat da, Karl Marxen teorian kapitalismoaren etorkizunari buruz eta sozialismoaren etorrerari buruzko planteamendu berri eta kritikoak egiten zituena. Eduard Bernsteinen lanekin abiarazi zen korronte errebisionista, Marxek aurreikusitako sistema kapitalistaren suntsitzea ukatuz, eta kapitalismoak bizirik eta indarrean jarraitzeko mekansimo sendoak zituela baieztatuz. Iraultzaren posibilitatea ere ukatuz, joera errebisionistak erreformistak zirela ere kritikatu zen marxismo ortodoxotik. Errusiako Iraultzaz geroz, termino gaitzesgarritzat baliatu zen bloke komunistan, baina berrikitan gaitzesgarritasuna galdu eta munduan izandako aldaketak marxismotik interpretatu eta marxismoaren baitan moldatzeko pentsamendu teorikoa izendatzeko ere erabili da. 1

Erreferentziak

1.
Bottomore T. Revisionism. In: THE BLACKWELL DICTIONARY OF MODERN SOCIAL THOUGHT. ; 2006:569-570.