Erredukzionismoa

Erredukzionismoa fenomeno edo entitate horren ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen diren; eta logizismoa, non matematika guztia termino logikoetan azaldu nahi den, paradigma erredukzionistak dira. Erredukzionismoaren aurkako ikuspuntua holismoa da, fenomenoak bere osotasunean aztertu behar direla baieztatzen duena. Adiera arruntean, erredukzionismoa fenomeno bat era sinpleegian azaltzeari deritzo, hala nola analogia erabiliz.