Ikasliburua: Errentagarritasun-ataria

70307820b9e767e68180de8df23e70a15787318c

Errentagarritasun-ataria irabaziak eskuratzen hasten den salmenta-puntua da.

Errentagarritasun-ataria irabaziak emateko produktu bat heldu behar den salmenta-maila (oreka-puntua, lokagunea edo loka-puntua ere deitzen zaio orduan) edo salmenta-maila horretara heltzeko behar duen denbora da. Adierazpen sinpleenean, honela kalkulatzen da:

    \[q_{EA}=\frac{K_f}{p-k_a}\]

non, K_f kostu finko totalak, k_a unitateko kostu aldakorra eta p unitateko salmenta-prezioa den.

p-k_a adierazpenari kontribuzio-marjina deitzen zaio, eta produktu bakoitzeko eskuratzen den mozkina adierazten du, kostu finkoak kontuan hartu gabe.

Merkaturatu behar den produktu berri baten bideragarritasuna aztertzeko oinarrizko balioa da, eta horregatik enpresaren plan ekonomiko-finantzarioan txertatu ohi da. Hain zuzen, produktuaren bizitza-zikloan zehar, salmentak errentagarritasun-atarira heltzea zaila ikusten bada, galerak izango dira ziurrenik. Errentagarritasun-atarira heltzeko behar den denbora luzeegia denean ere, bitartean behar den finantzazioa nekezago eskuratuko da bankuen aldetik. Dena den, enpresak zenbait aukera ditu errentagarritasun-ataria murrizteko, hala nola kostu finkoak eta kostu aldakorrak murriztea, prezioa handitzea edo atarira heltzeko denbora laburtzearren salmentak azkartzea.

Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan