Eskala-ekonomiak

Ekonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek tamaina eta ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak eskala-errendimendu beherakorrekin eta azpiegitura eta beste aktibo finkoen erabilera efizienteagoarekin daude loturik; ekoizpen-bolumen handiarekin teknologia-aukera handiagoak eta lehengaiak eta osagaiak erostean bolumen handiagatik eskuratzen diren beherapenak ere izaten dira, unitateko kostua murrizten dutenak.