Eskala-errendimenduak

Eskala-errendimenduen bitartez ekoizpen-faktoreak gehitzean ekoizpena nola aldatzen den aztertzen da. Hiru motako eskala-errendimenduak bereizten dira oinarrian, teknologia jakin baterako:

  • eskala-errendimendu konstanteak daudenean, ekoizpen-faktore guztiak portzentajez neurri berean gehitzen badira, ekoizpena portzentaje horretan gehitzen da;
  • eskala-errendimendu beherakorrak daudenean, ekoizpena ekoizpen-faktoreen gehikuntza baino apalago gehitzen da;
  • eskala-errendimendu gorakorrak daudenean, ekoizpena ekoizpen-faktoreak baino gehiago gehitzen da.

Hala ere, teknologia batek mota ezberdinetako eskala-errendimenduak izan ditzake: ekoizpen-maila txikietarako eskala-errendimendu gorakorrak dira ohikoak, baina ekoizpen-maila batetik aurrera errendimendu konstanteak izaten dira. Enpresarentzat, interesgarria eskala-errendimenduak gorakorrak izatea, horrela ekoizpena gehitzean unitateko kostuak (batez besteko kostua eta kostu marjinala) gutxitu egiten direlako.

Garrantzitsua da eskala-errendimenduak eta errendimendu marjinalak bereiztea, aise nahas daitezkeen konteptuak direnez; hain zuzen, eskala-errendimenduetan ekoizpen-faktore guztiak aldatuta ekoizpena nola aldatzen den jasotzen da, baina errendimendu marjinalean ekoizpen-faktore bakarra aldatuta jasotzen da ekoizpenaren aldaketa.

Eskala-errendimenduak nolakoak diren isokuantak aztertuz ere jakin daiteke: distantziakideak diren ekoizpen-mailetarako isokuantak distantzia berera daude.