Eskubideak

Eskubideak arau-sistema batean gizabanako, talde edo erakunde bati onartzen zaizkion estatus edo egoerak dira, moralak edo juridikoak, haientzat onuragarriak direnak, haiek babestu eta ahalmenak ematen dizkietelako. Bestalde, orokorrean, baten eskubideari beste baten obligazioa dagokio. Eskubideak ezartzeak horiek babesteko sistema bat ere ezartzen du, hertsapena adibidez, gehienetan ordenamendu juridiko baten baitan.