Estatistika

Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren. Naturako zein gizarteko fenomenoetan aldakortasuna sarri agertzen denez, estatistikak aplikazio zabalak ditu, hala nola meteorologian, aldagai meteorologikoetan joerak hatzeman eta aurresanak egiteko; medikuntzan,  gaixotasunen maiztasuna aztertu edota gaixotasun baten aurkako botika-esperimentuen emaitzak baloratzeko; eta soziologian, sexuak hezkuntza-aukeran duen eragina aztertzeko.

Ikus, sakontzeko, Ikasliburua: Estatistika eta datuen analisia.