Estereotipoak

Psikologian, ikuspuntu kognitibo batetik, estereotipoak gizatalde bati buruz irudi labur eta sinplea eratzen dituzten kategoria kognitiboak dira (iritziak, sinesmenak, ...); ildo horretatik, gizarte harremanak era sinplista batean bideratzeko estrategiak dira, beste pertsonengandik aukeratu beharreko informazioa laburtu eta egoera batean pertsona jakin batzuekin nolako jokabidea izan behar dugun erabakitzeko prozesua arindu egiten dutelako; baina aldi berean, estereotipoak negatiboak direnean, gizataldeen arteko elkarbizitza desitxuratu eta diskriminaziorako bidea zabaltzen dute.  Estereotipoak partekatuak dira beti, hau da, norberaren gizataldeko kideek maiz onartzen dituzten kategoriak dira. Aurreiritziarekin nahastu ohi da, baina aurreiritzia pertsona bakar bati buruzkoa izaten den bitartean eta ez derrigorrez partekatua, estereotipoa gizatalde osoari buruzkoa da. Estereotipo bati jarraiki hartzen den erabakia edo burutzen den ekintza diskriminazioa da.1 2

Ikus, gainera

Erreferentziak