Esternalizazioa

Esternalizazioa (ingelesez, outsourcing) enpresa batek bere jarduera produktiboetako edo osagarrietako batzuk bere baitatik atera eta kanpoko baten esku uztea da. Hainbat esternalizazio-modu bereizten dira: azpikontratazioa, tertzerizazioa, eta off-shoring delakoa, besteak beste.