Estimuluak

Psikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, akuilu edo eztena) organismo baten zentsumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erantzun bat sorraraz dezakeena, lehenik sentsazioak, eta gero hautematea edo pertzepzioa sortuz. Konduktismoan, psikologiak estimuluen eta erantzunen arteko loturak aztertzen ditu, lotura horien zergaitia aztertzera heldu gabe. Ikuspuntu horretatik, estimulu baldintzatuak edo kondizionatuak, eta baldintzarik gabeko estimuluak edo estimulu inkondizionatuak bereizten dira. Estimulu inkondizionatuak organismoak "ikasi" ez duen erantzuna sorrarazten duena da, hots, erreflexuak eragiten dituena; estimulu kondizionatuak, berriz, esperimentuaren aurretik estimulu neutroak dira, hots erantzun jakinik sortzen ez dutenak, eta kondizionatu ondoren, erantzun "ez naturala" eragiten duena. Adibidez, zerbait oso beroa ikutzean (estimulu inkondizionatua), eskua atzera eramaten dugu (erreflexua); berriz, hainbat alditan telefonoak jo (estimulu inkondizionatua) eta ahots batek mehatxu egiten badigu (estimulu kondizionatua), telefonoak jotzen duenean beldurra sentituko dugu (erantzun kondizionatua). Adibidean ikusten denez, erantzun kondizionatua sortu nahi denean, estimulu inkondizionatuak eta kondizionatuak lotu egiten dira. Psikofisikan ere aztertzen estimuluak, bereziki hautematea ikertzean, sentsazioekin duten erlazioa aztertzeko: sentsazioak zentzumenetara iristen diren estimuluak soilik izango lirateke.

Ikus, gainera