Estoizismoa

Estoizismoa Garai Helenistikoan (K.a. III. mendea - K.a. I mendea, gutxigorabehera) sortu eta garatutako eskola filosofikoa izan zen. Eskola horretako filosofoek, estoikoek alegia, filosofia bizimoldetzat hartzen zuten bereziki eta zoriona bertutearen bitartez bilatu beharra aldarrikatzen zuten.  Eudamonia edo bizitza zoriontsua jakintzarekin lotzen zuten,  eta jakintzaren bidean grina eta irrika oro (beldurra, bekaitza, grina sexuala, ...) neurtu edo kontrolatu beharra dagoela baieztatzen zuten, apatheia izeneko egoerara heldu arte. Ildo horretatik, interesik gabekotzat hartzen zituzten hezkuntza, osasuna, pobrezia, aberastasuna, boterea eta bizitzako beste gorabeherak, horiek aldeko (hezkuntza, osasuna, aberastasuna) eta aurkako (pobrezia) izan daitezkeela aitortzen zuten arren, jakintzaren eta bertutearen bidean. Zenon Zitiokoa hartzen da estoizismoaren aitzindaritzat; orobat, estoiko nabarmenak izan ziren Epikteto, eta estoizismoa Erromara zabaldu eta gero, Seneka. Ondoren, estoizismoak eragin nabarmena izan zuen kristautasunean.