Estresa

Estresa fisikatik datorren kontzeptua da jatorrian, eta objektu bat hautsi arte aplika daitekeen indarra adierazten du. Adiera psikologikoan, ordea, estresa (ingelesezko distress hitzetik, "nahigabea, sufrimendua, larritasuna") subjektu batek sentitzen duen presio handiko egoera jarraitua da, negatiboa, eta nahigabea, antsietatea eta frustrazioa eragin ditzakeena. Arazo fisiologikoak eragin ditzake, hala nola bihotzekoak, arazo digestikoak eta asma. Estresari organismoak ematen dion oinarrizko erantzun fisiologikoa alostasia da; efektu hormonala da oinarrian, eta subjektua homeostasia egoeran mantentzea du helburu; epe luzera, ordea, alostasia desegokia eta ez funtzionala izan daiteke eta orduan ehun eta organoen gainkarga eta higadura eragin ditzake.1

Erreferentziak

1.
Sierra JC et al. Ansiedad, angustia y estrés: tres conceptos a diferenciar. Mal-estar E Subjetividade. 2003;3(1):10-59. http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=27130102. [Source]