Etologia

Etologia animalien portaera aztertzen duen zoologiaren adarra da, haien ingurune eta egoera naturaletan. Animalien portaera laborategian aztertzen duen disziplina, berriz, animalien psikologia da. Nikolaas Tonbergen (1907-1988), Konrad Lorenz (1903-1989) eta Karl von Frisch (1886-1982) izan ziren etologiaren aitzindariak.