Factoring

Factoring-afaktorina edo faktorajea (mailegua ingelesetik) enpresa baten kobrantza-eskubideak (bezeroen fakturak, gehienbat) kobratzearen kudeaketa beste enpresa bati, faktoreari alegia, lagatzea da. Horren trukean, lagatzaileak faktura horien zenbatekoaren aurrerapen bat jasoko du. Fakturak kobratuta, faktoreak aurreratutako zenbatekoa berreskuratuko du lagatzailearen eskutik, interesak eta bestelako gastuekin batera.  Dena den, badira lagatzaileari fakturen dirua aurreratzen ez zaion factoring-modalitateak, non lagatzaileak faktoreak kobratu eta gero soilik kobratzen duen.

Berezitasunak

Factoring-enpresek arretaz aztertzen dute faktura horietako bezeroen kaudimena, lagatzailaren fakturak kobratzearen kudeaketa onartu aurretik. Zuhurtasun horren ondorioz, factoring-a enpresa handien esku soilik izaten den finantza-baliabidea da.

Lagatzaileak bezero guztien edo haietako batzuren fakturekin adostu dezake factoring-a egitea. Bestalde, factoring-kontratuek esklusibotasun-klausulak izaten dituzte, zeintzuen arabera ezin den kobratzearen kudeaketa beste faktore batekin adostu. Aldi berean, ohikoena kontratuan bezero baten faktura guztiak sartzea da.

Modalitateak

Ez ordaintzearen arriskuaren arabera,

  • bermatutako factoring-a: fakturak ez kobratzearen arriskua saihesteko, faktoreak bermea eskatzen dio lagatzaileari ;
  • bermerik gabeko factoring-a: bezeroak ordaintzen ez duen arren, lagatzaileak fakturaren zenbatekoa jasotzen ditu, baina factoring-gastu arruntez gainera, ez kobratzearen asegurua ere ordainduko du.

Fakturen zenbatekoa lagatzaileari ordaintzeko unearen arabera,

  • credit-cash factoring: faktoreak lagatzaileari fakturen zenbatekoa aurreratu edo finantzatzen dio;
  • pay-as-paid factoring,  bezeroak faktoreari ordaindutakoan jasotzen du lagatzaileak fakturen zenbatekoa; kasu honetan ez dago, beraz, finantzaziorik;
  • FMP edo fixed maturity period factoring, faktoreak fakturan ezarritako edo aurrez adostutako ordainketa-datan ordaintzen du.