Falazia ekologikoa

Falazia ekologikoa multzoak alderatuta egindako konklusioak haietako azpimultzo edo elementuetara zabaltzean gertatzen da. XIX mendean, Émile Durkheim-ek herrialdearen araberako suizidio-tasak jaso zituen, eta erlijio protestantea nagusi zen herrialdeetan handiagoa zela ikusita, protestanteek suizidatzeko joera handiagoa zutela ondorioztatu zuen. Ondorio horrek zertan egian izanik ez duela froga daiteke, protestante ez direnen artean suizidio-tasak handiagoak direlako gerta baitaiteke, eta horrek herrialde osoko suizidio-tasa gehituko luke. Orokorrean, agregazio oker baten eragina (erlijioak eta herrialdeak parekatzean, kasu honetan, erlijioaren araberako daturik ez dagoenez) eta kontuan hartu ez diren aldagaien zeharkako efektua (herrialde protestanteak eta ez protestanteak alderdi askotatik dira ezberdinak, eta horietako edozein izan daiteke suizidioaren eragilea), nahasmendu-efektua alegia, dira falazia ekologikoaren jatorriak. 1

Erreferentziak

1.
Freedman DA. Ecological fallacy. In: The SAGE Encyclopedia of Social Science Research Methods. ; 2003:293.