Filosofia analitikoa

Filosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofikoa da, gai nagusitzat hizkuntzaren azterketa eta zientziaren filosofia dituena, zientzian eta beste jakintza-arlo batzuetan (etikan, esaterako) lantzen diren enuntziatuen egokitasuna ikertzeko helburuarekin. Bi korronte garatu ziren filosofia analitikoan: hizkuntza idealaren filosofia alde batetik, hizkuntza logiko perfektu bat bilatzen zutena zientziaren lana zehaztasunez egiteko; eta hizkuntza arruntaren filosofia, eguneroko hizkuntzaren akatsak hauteman eta zuzentzea helburu zuena. Hizkuntza idealaren filosofiaren baitan, beste bi joera bereizi ziren: atomismo logikoa, Bertrand Russell eta lehen Wittgenstein-en eskutik, hizkuntzaren unitate txikienetara iristea helburu zuena, eta positibismo logikoa, zientziatik metafisika ezabatzea helburu zuena eta Vienako zirkuluko filosofoen inguruan bildu zena (horren ordezkarien artean Rudolf Carnap filosofia zegoen). Hizkuntza arruntaren joeran, George Edward Moore eta bigarren Wittgenstein bildu ziren.

Ikus, gainera