Frankfurteko eskola

Frankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da, hiri hartako Institut für Sozialforschung ("Gizarte Ikerketarako Instituta") izeneko erakundearen inguruan mamitua. Eskolaren xedea positibismoak eta materialismoak kutsatu gabeko marxismo bat garatzea izan zen, eta kultura, marxismoan superestruktura deitzen dena, lehenetsiz gizartearen aldaketan. Eskolaren planteamenduen multzoari teoria kritika deitu izan zaio. Eskolako filosofo nabarmenak izan ziren Max Horkheimer, Theodor W. Adorno, Jürgen Habermas eta Herbert Marcuse izan ziren.