Funtzio karakteristikoa

Estatistikan, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baterako definitzen da era honetan:

    \[\phi_X(t)=E[e^{itx}]\]

i unitate irudikaria izanik.

Funtzio karakteristikoa beti existitzen da, helburu berdinarekin eratutako momentuen funtzio sortzailea ez bezala, eta zorizko aldagaiaren probabilitate-banaketaren ezaugarriak eta propietateak zehazten ditu, modu osotuan (eta hortik karakteristiko izenondoa): funtzio karakteristiko bati probabilitate-banaketa jakin bat dagokio, eta alderantziz. Adibidez, funtzio karakteristikoa probabilutate-banaketa baten momentuak kalkulatzeko erabiltzen da.  Horrela, funtzio karakteristikoa probabilitate-banaketak defintzeko aukera bat da, dentsitate-funtzioak eta banaketa-funtzioak bezalaxe.