Funtzionalismoa

Funtzionalismoa soziologiaren eta antropologiaren korronte epistemologikoa da, gizarteko eta kulturako elementuak haien funtzioaren arabera definitzen dituena, organismo bizi baten atalak eta organoak bailiran, azkenean sistema osoaren helburuak eta funtzioak betetze aldera, sistemaren iraupena eta bere kideen beharren asetzeko alegia. Epistemologia teleologikoa da, beraz. Epistemologia kontserbadoretzat jo izan da, gatazka eta aldaketa azaldu egiten ez dituelako, eta beraz horiek ezeztatu eta ukatu, sistemaren helburuak lortzeko aurkako faktoreak direnez; horien ordez, disfuntzioaren terminoa erabiltzen du.1

Erreferentziak

1.
Legge K. The Blackwell Encyclopedic Dictionary of Organizational Behavior. In: Functionalism. ; 1998:0000.