Galdetegia

Galdetegia, galdera-sorta edo galdesorta inkesta batean egiten den galderen multzoa, maiz elkarrizketa moduan (galdetu eta erantzun) planteatzen dena, baina bakarka ere egin daitekeena (online, adibidez), galderak zuzenean erantzunez.

Galdetegi motak

  • Galderen izaeraren arabera, itxiak eta irekiak izan daitezke, eman daitezkeen erantzunak mugatu gabeak edo mugatuak diren. Galdera itxiko galdetegiek erantzun erraza eta kodifikazio sinplea dute abantailatzat, baina galdezkatuari bestelako erantzunak emateko aukera kentzen diete eta aurrez aintzat hartzen ez zituen erantzunak irakoki.
  • Galdetegi esploratzaileak, alde batetik, ikertu beharreko gaia konplexua izanik, galdera estandarrek gaiaren ikuspegi mugatua ekar dezaketenez, galdera malgu eta irekiekin, elkarrizketa presentzial moduan maiz, planteatzen dira; beste alde batetik, galdetegi estandarrak daude, galdera finkoekin, bereziki gai zehatzetarako plantetazen direnak.
  • Galdetegiak elkarrizketa bidez, online, emailez zein postaz erantzun daitezke.
  • Galdetegiak banakoak zein taldekoak izan daitezke.

Galdetegia osatzeko irizpideak

  • Galdetegiak eratzeko lehen pausoa operazionalizazioa da, non ikerketaren helburuak planetatu eta dimentsio ezberdinetan bereizi behar diren, horiek ostera dimentsio txikiagoen eta adierazleen bitartez zehazteko.
  • Elkarrizketa moduan egiten denean, garrantzitsua da elkarrizketatu guztiei galderak modu berean egitea, erantzunak homogeneoak izan daitezen.
  • Erantzunak jaso ondoren, kodifikazio egokia eman behar zaie (konplexua galdera irekien kasuan, eta oso sinplea erantzunak itxiak direnean), tratamendu informatikoa era egokian egiteko.
  • Hasierako galderak sinpleak izan behar dira, eta galdezkatuarengan konfiantza sortu behar dute. Galderen fluxuak ordena naturala jarraitu behar du, gai batetik bestera jauzi nabarmenik egin gabe. Noizean behin, galdera irekiren sartzea komeni da, inkestatuak lasaiago erantzun eta atsedena har dezan.
  • Ez da komeni galdetegiaren iraupena 30 minututik gorakoa izatea, galdezkatuaren interesa galdu egin daitekeelako amaiera aldera; horrelakorik gerta ez dadin komeni da galdezkatuaren interesa atxikitzeko galdera batzuk orduan egitea. 1

Erreferentziak

1.
Questionnaire Design. fao.org. http://www.fao.org/docrep/w3241e/w3241e05.htm. Eskuratua urriak 1, 2017.