Gardenki: Prozesu binomialak

Prozesu binomiala hainbat alditan zehar burutzen den prozesu estokastikoa da, aldi bakoitzean soilik bi emaitza posible daudenean (arrakasta edo zerbait gertatzea, eta porrota edo zerbait ez gertatzea), erabateko independentziaz edo probabilitate konstantearekin. Prozesu binomialen adibideak dira: txanpon baten jaurtiketak hainbat alditan (aurpegiko, gurutzeko); bi motako elementuak dituen ontzi batetik itzulerazko erauzketa andana.

Gardenki guztiak hemen ikus ditzakezu.