Gizarte estratifikazioa

Gizarte estratifikazioa egituratutako gizarte ezberdintasuna da, gizabanakoen artean bainoago, gizataldeen artean gertatzen direnak eta haiek hierarkia batean edo era bertikal batean ordenatzen dituena, aberastasunarekin, hezkuntza-mailarekin eta boterearekin loturik, besteak beste. Gizarte estratifikazioaren ezberdintasunak, gainera, iraunkorrak eta instituzionalizatuak izaten dira, eta ideologiak sustatzen ditu.