Gizarteak

Gizartea harreman egonkorren bitartez loturiko gizatalde handia da, kultura eta identitate neurri batean partekatuak dituena eta esparru geografiko gutxi gorabehera zehatz batean bizi dena. Gizarte orotan gizarte antolakuntza eta gizarte egitura bereizten dira: gizarte antolakuntzan estatusak, rolak, taldeak eta erakunde sozialak (denboran errepikatzen diren praktikak) biltzen dira;  gizarte egiturak, berriz, gizarte antolakuntzako elementuak (estatusak, erakundeak, ...) beraien artean antolatzeko modua definitzen du, gizarte batean posible dena eta ez dena ezartzen dituena, eta maiz modu ikusezin batean gertatzen dena.