Grafemak

Grafemak fonemak, ahozko soinuak alegia, idazteko erabiltzen diren letrak eta letra-multzoak dira. Adibidez, /a/ fonemak idazteko <a> grafema, kasu honetan a letrarekin bat datorrena, erabiltzen da. Badira, ordea, fonemak bi letraz idazten direnak, digrafoen bitartez alegia: adibidez,  /r/ fonema <rr> da, harri hitzean, adibidez (hari hitzeko <r> grafemari dagokion fonema /ɾ/ idazten da, ordea). Beste definizio baten arabera, semantikoki hitz baten esanahia aldatzen duen zeinu txikiena litzateke grafema, eta horrela puntuazio- eta azentu-markak ere grafemak lirateke.