Habitus

Habitus-a Pierre Bourdieu soziologoaren teoriaren oinarrizko kontzeptuetako bat da. Jatorrian, ordea, ez da Bourdieuk berak asmatutako terminoa: Tomas Akinokoak eta Boeziok baliatu egin zuten Aristotelesen hexis kontzeptua latinera itzultzeko. Hexis, filosofia aristotelikoan, potentziatik aktura bitarteko kontzeptua litzateke, orokorrean gizakiok dugun potentzialidadea ekintza konkretuetan gauzatzeko mekanismoa; baita kanpotik barnerako bitarteko bat ere, gizakiok kanpokoa barneratzeko baliatzen dugun prozesua alegia.

Bourdieuren birformulazioak soziologiaren objektibismoari nahiz subjektibismoari aurre. Haren iritziz, soziologiaren teorizazio objektibistek gizabanakoaren rola gutxietsi, eta areago ezabatu, egingo lukete, praktika sozialak egitura sozialak eragiten dituela baieztatzen dutenez. Subjektibismoak, berriz, eluke azalduko nolatan dituzten egitura sozial beretik eratorritako gizabanakoek praktika sozial ezberdinak. Gizabanako-gizarte dikotomian, bataren ala bestearen alde egin ordez, Bourdieu-k biak uztartu egiten ditu, gizabanakotik at dauden egitura sozialak (eskola, ...) eta gizabanakoak berak barneratutako eskemak, bere pentsamendurako eta ekintzarako baliatzen dituenak, izango lirateke. Gizabanakoak jasotako eskema horien multzoak osatzen dute habitus-a. Hala, gizabanakoaren jarduna ez litzateke askea eta gizanabakoak berak erabakia izango, habitus-a gizabanakoaren erabakien hasierako jarrera-iturburua delako, baina ezta ere erabat determinatua, iturburu hori gizabanakoaren arabera aldakorra delako, gizabanakook praktika ezberdinak ditugunez, egitura sozial berean hazita ere.