Hegemonia

Hegemonia Antonio Gramsci italiar komunistak (1891-1937) garatu zuen kontzeptua da, langileak burgesiaren planteameduei men egin eta komunismoari nola bizkarra ematen zioten azaltzeko. Bere definizioan, hegemonia ideologiaren kontrola da, langileen menpekotasun ekonomikoarekin batera eta indarraren erabilerarekin batera, proletargoa menderatzen duena. Hegemonia zentzuzko ideologia litzateke, klase menderatzaileaz ezarri eta gizartearen gehiengoak onartzen duena; era baketsuan txertatzen da gizarte klase guztien baitan, hedabideen, eskolaren eta baita erlijioaren bitartez, baina indarrez ere inposa daiteke gutxiengo baten aurka, gehiengoaren onespenez. Gramsciren (eta baita ere Marxen) iritziz, kultura eta ideologia ez dira neutralak, klase menderatzaileen tresna baizik, eta egokiago litzateke termino neutral horien ordez, hegemonia kontzeptua erabiltzea.