Heraklito

Heraklito, ustezko jaioterriagatik Heraklito Efesokoa ere deitua, Antzinako Greziako filosofoa izan zen K.a VI. mendearen inguruan. Filosofo presokratikoen taldean barneratu ohi da, haren hausnarketak filosofo horien ekarpenen aldean bereziak badira ere. Heraklitoren baieztapen garrantzitsuenak unibertsoan gertatzen den etengabeko aldaketaren, aurkakoen batasunaren eta materiaren printzipio nagusia den suaren ingurukoak dira.