Heresia

Erlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten segitzen dute; kanporatuak direnean edota beste kultu bat osatzen dutenean, zisma gertatu dela esaten da. Adibidez, manikeismoa kristautasunak heresiatzat hartutako erljioa izan zen, III-V mende bitartean.