Herzberg-en motibazio-teoria

Herzberg-en motibazio teoria, Herzberg-en motibazio-higiene teoria edo bi faktoreen teoria Frederick Irving Herzberg (1923-2000) psikologoak motibazioari buruz 1959 urtean plazaratutako teoria da, bereziki lan-arloan aplikatzen dena. Herzberg-en iritziz, gogobetea eta atsekabea ez dira kontzeptu dependenteak eta bata gehitzeak ez dakar bestea murriztea. Hala, gogobetearen aurkakoa ez da atsekabea gogobete-eza baizik, eta atsekabearen aurkakoa ez da gogobetea, atsekabe-eza baizik. Kontzeptu independenteak izanik, faktore ezberdinek eragiten dituzte; hala, Herzberg-ek motibazio-faktoreak bereizi zituen, gogobetea eragiten dutenak, eta higiene-faktoreak, desegokiak direnean atsekabea eragiten dutenak. Horrela, higiene-faktoreek zuzenean gogobetea sortzen ez badute ere, kontuan hartu behar dira lantokia garbitzeko (hortik, higiene-faktore izena), hau da, atsekabea ez sortzeko. Higiene faktoreen artean, soldata,  ingurune fisikoa eta antolaketa leudeke, besteak beste. Gogobetea sortzeko, motibazio-faktoreei eragin behar zaie, eta horien artean lorpenak eta horien aitortza, independentzia, promozioa eta lanpostu finkoa leudeke.

Ikus, gainera