Holismoa

Holismoa bereziki gizarte zientzietan erabiltzen den ikuspegi metodologikoa da, zeinaren arabera fenomeno bat bere osotasunean aztertu behar den, horren atalen azterketa, beraien arteko erlazioak aztertuta ere, fenomenoaren ulermenera eramango gaituenik ukatzen duena. Holismoak osotasuna atalen bilketa baino handiagoa dela baieztatzen du, beraz. Ikuspegi holistaren ohiko adibide bat pertsona itsu batek elefante bat ukitzean hautematen duena da: ukipenez elefantearen atal batzuen ezagutza soilik eskuratu ahal izango du, baina azkenean ukitzen ari dena, bere osotasunean, elefantea dela jakitera heldu gabe, itsu batek ezingo du,beraz, inoiz elefantea modu holista moduan hauteman. Holismoaren lehen definizioa Christian Smuts-ek eman zuen 1926an, holismoa "osotasun bat eratzen duten gero eta konplxuagoak diren egituren sintesi sortzailea edo eraikuntza progresiboa da". Besteak beste, holismoa dinamika-sistemen metodologiaren oinarrian dago.  Holismoaren aurkako ikuspegia erredukzionismoa da.