Humanismoa

Humanismoa XV. mendean, Berpizkundean, sortutako joera intelektuala da, antzinako greziar eta erromatar kulturaren berreskurapenean oinarrituta, gizakiari lehentasuna eta gorentasuna ematen zizkiona. Giza ahalmen guztien garapena sustatzen zuen, maila indibidualean nahiz sozialean, hala nola ezagutza, zintzotasuna, zuhurtasuna. Horrela, klasikoen gidaritza intelektualean oinarrituta, Erdi Aroko ilunaldi kulturala gainditu eta kritika soziala bultzatu zuen, gizateriaren aurrerapenean sinetsiz eta utopiak eratuz. Garai hartako humanista nabarmenak Erasmo Rotterdamgoa, Michel de Montaigne eta Nikolas Makiavelo izan ziren. Gerora, ordea, humanismoa pertsonan zentraturiko filosofiak izendatzeko erabili izan da.