Ideologia

Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, arlo sozial eta politikoan eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera gutxiestea ideologia baten mendean dagoela argudiatuz; hala ere, ez da posible ideologiatik libre izatea, guztion jokamolde eta proiektuak ideologia batek ezartzen duen giza izaera eta garapen ideal bati baitagozkio.