Idiolektoak

Idiolektoa (antzinako grezierazko idios, "propioa", eta leksis, "hizkuntza", hitzetatik) pertsona bakoitzaren hizkuntza (eta beraz, hizkera ere bai) berezi eta propioa da, lexikoari, gramatikari, ahoskerari eta doinuari dagokionean bereziki. Besteekin komunikatzeko funtzioa betetzen dute noski, idiolektoek hizkuntza estandar bat oinarritzat hartzen dutenez, baina bakoitzak izateko eta pentsatzeko era ere islatzen dute. Hain zuzen, hizkuntza oro, euskara esaterako, da idiolektoa eta hizkuntza soziala aldi berean: euskara amezketarrek eta donostiarrek (batzuek) hitz egiten duten hizkuntza da, baina baita ere, idiolekto gisa, Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren hizkuntza. Idiolektoek galdera filosofiko sakonak planteatzen dituzte, hala nola pentsamenduaren hizkuntzaren hipotesiaren inguruan, zeinaren arabera gutako bakoitza hizkuntza mental propio batez pentsatzen duen, eta Ludwig Wittgenstein-ek planteaturiko hizkuntza pribatuekin loturik (izan ere, Wittgenstein-ek ukatu egiten zuen hizkuntza pribatuen existentzia, zentzu hertsian besteek ezin ulertu dezaketen hizkuntzak direnez). 1

Erreferentziak

1.
Idiolects . Stanford Encyclopedia of Philosophy. https://plato.stanford.edu/entries/idiolects/#IdioVersSociLang. Eskuratua apirilak 3, 2017.