Ignoramus et ignorabimus

Ignoramus et ignorabimus latinezko esamoldea da (euskaraz, literalki, "ez dakigu eta ez dugu jakingo", zientziaren eta giza-jakintzaren mugak nabarmentzen dituena. Emil du Bois-Reymond medikuak (1818–1896) asmatu zuen, gizakiak sekulan ebatziko ez zituen zazpi enigma (materiaren eta indarraren izaera, mugimenduaren jatorria, bizitzaren jatorria, naturaren eraketa teleologikoa, sentsazioak, adimena eta erabakimen askea) ematearekin batera. David Hilbert matematikariak  printzipio ezkor horren aurka azaldu zen, gizakia beti ikasi eta ikertzeko prest egon behar dela aldarrikatuz.