Igoera-koefizientea eta laginketa-frakzioa

Igoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira.

N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen dituen adierazten duena. Adibidez, 1000 ikasleko populazio batean, 100 ikasle inkestatu behar badira, igoera-koefizientea 1000/100=10 da, eta populazioko 10 ikasleko ikasle bat aukeratuko dela edota lagineko ikasle bakoitzak populazioko 10 ikasle ordezkatzen dituela adierazten du.

Laginketa-frakzioa n/N da, igoera-koefizientearen alderantzizkoa, eta lagina osatzerakoan populazio osotik aukeratzen den frakzioa da. Aurreko adibidean, laginketa-frakzioa 100/1000=0.1=10% da, eta laginak populazioaren %10a osatzen dela adierazten du.