Ikasliburua: Grafo-teoria

Matematikan, grafoa erpin edo puntu multzo bat da, horiek ertz edo geziz loturik daudelarik. Grafoak, bide- eta komunikazio-sareak, lan-proiektu batean burutu beharreko atazak, molekulak eta errealitateko beste hainbat objektu irudikatzeko erabil daitezke. Grafo teorian bide laburrenak aurkitu , esleipenak egin eta lan-programazioari buruzko problemak ebazteko metodoak lantzen dira, besteak beste.

Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan.