Ikasliburua: Kapitalizazio zatikatua

Kapitalizazio bakunaren eta konposatuaren formulazio arruntean interesa urtekoa da. Batzuetan ordea, interesa epe txikiagoei buruzkoa da; adibidez, hilabete, hiruhilabete edo seihilabeteei buruz. Kasu horietan kapitalizazioa zatikatua dela esaten da. Urteko kapitalizazioaren eta kapitalizazio zatikatuaren arteko ezberdintasunak nabariak dira, bereziki kapitalizazio konposatuan: ez dira berdinak interesak kapitalera urtearen bukaeran kapitalizatu edo metatzea eta hiruhilero, adibidez, kapitalizatzea. Hala, intuitiboki argi dago inbertitzaileari emankorrago zaiola %2 hiruhileko interesa %8ko urteko interesa baino, hiruhileko interesarekin interesak hiruhilero kapitalizatu edo metatuko direlako, itxuraz urteko interesa proportzionala izan arren. Horregatik, interesgarria da urteko interesaren eta epe txikiagoko interesen arteko baliokidetasuna zehaztea.

Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan.