Ikerketa pilotuak

Ikerketa pilotua (ingelesez, pilot study) ikerketa berrestaile edo nagusi baten aurretik eta hura behar bezala desinatu eta burutu ahal izateko egiten den ikerketa txikia da. Ikerketa nagusiaren kronograma zehaztu, inkestak probatu eta ikerketa nagusirako behar den informazioa eskuratzeko (datuen aldakortasunari buruz, kasu) erabil daiteke. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko eta bigarren faseko ikerketak lirateke. Ikus, gainera, ikerketa esploratzaileak.