Inbertsio-funtsak

Inbertsio-funtsak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeaatzaile batek gorde eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz. Inbertsio-funts baten ondarea partizipazioetan banatzen a, eta hala inbertitzaileak funtsaren partizipazio-kopuru bat hartzen du bere dirua funtsari uztean.