Input-output analisia

Input-output analisia (sarrera-irteera analisia) ekonomia bateko sektoreen arteko harremanak aztertzen dituen teknika bat da. Horretarako input-output matrizetik abiatzen da, sektore baten ekoizpenetik beste sektoreek zenbat hartzen duten adierazten duena,  familien kontsumorako hartzen den zatiarekin batera. Analisia bereziki erabilgarria da familien eskaeran izandako aldaketa batek ekonomia osoan duen eragina aztertzeko, sektore batek besteetan eragiten dituen aldaketak gehituz. Wassily Leontieff estatubatuar ekonomialariak izan zen input-output analisia garatu zuena, 1936tik aurrera; horregatik, Eknoomiako Nobel Saria eskuratu zuen 1973an.