Instituzionalismoa (ekonomia)

Instituzionalismoa ekonomiaren korronte epistemologikoa da, ekonomian instituzio sozialen eragina nabarmentzen duena. Instituzionalisten arabera, instituzio horiek, zentzu zabalean, alegia jabetza, erljioa, legeak, sistema politikoa, teknologia, tradizioak, jarrerak, formalak nahiz informalak, dira ekonomia moldatzen duten faktoreak; hala, ekonomia klasikoaren aurka agertzen da, eragile ekonomikoen portaera modelizatzen duten axiometatik abiatzen den logika deduktiboari kritika eginez. Halaber, ekonomiaren helburua eraginkortasun soziala da, eta beraz helburu horretarako oztopo diren instituzioak indargabetu eta aldeko diren instituzioak sortzea; horrela, estatuaren rola zuzentzaile izatetik sortzaile izatera igaro beharko lizateke. Eskola instituzionalistaren aitzindaria Thorstein Veblen (1857 – 1929), estatubatuar ekonomialaria, izan zen; hain zuzen, instituzionalismoak Estatu Batuetan izan du eragina bereziki, eta horregatik instituzionalismo amerikarra ere deitu izan zaio. Geroago hainbat ekonomialarik jarrati diote korronte horri; horien artean John Kenneth Galbraith da nabarmenetako bat.