Instrumentalismoa

Zientziaren filosofian, instrumentalismoa teoria zientifiko baten funtsa errealitateko gertaerak teoriaren baitan aurreikusten laguntzea da, kontzeptu obserbazionalak baino kontzeptu teorikoak baliatuz eta behaketak moldatuz nolabait esateko, eta neutrala izatetik urrun, teoriaren baitan jasotako behaketak frogatzea duela helburu. Horrela, instrumentalismoaren helburua zientziaren helburua pentsaeraren ekonomia bat litzateke. Instrumentalismoaren aitzindaria Ernst Mach izan zen XIX. mendearen bukaeran; XX. mendean William Craig izan zen instrumentalismoari oinarri sendoa eman ziona.