Intentzionaltasuna

Filosofian, intentzionaltasuna gauzetaz (objektu fisikoetaz, esaten diguten eta esaten dugun horretaz eta burura datorkigun edozertaz) kontziente izateko dugun modua da. Izan ere, izaki kontzienteak garenez, munduko gauzek gu eragiteaz gainera, haietaz kontziente gara, badakigulako hor daudela eta zentzu bat dutela; hain zuzen, intentzionaltasunaren ezaugarri funtsezko bat irudikapen bat da, esanahia, intentzioa alegia, duena. 1 Gainera, intentzionaltasuna indibiduala da, gauzak era ezberdinetan barneratzen ditugulako (Itziar maite dut nik, baina beste batek agian gorrotatu egingo du). Intentzionaltasuna arazo filosofiko sakonak planteatzen ditu: pentsamenduzko gauzen izaera edo ontologiari buruz, eta gauza fisikoei buruz, horien fisikotasunaren eta intentzionaltasunaren arteko loturari buruz. Intentzionaltasun terminoa Jeremy Bentham-ek asmatu zuen lehen aldiz, ekintza intentzionalak eta ez intentzionalak bereiziz, baina filosofian bereziki Franz Brentano(1838-1917) filosofo eta psikologoaren  adieran baliatzen da, arestian azaldu bezala. Adiera horretan baliatu zuen beranduago Edmund Husserl filosofoak (1859-1938) bere teoria fenomenologikoa taxutzeko. 2

Erreferentziak

1.
Mohanty J, McKenna W R. Theory of Intentionality. In: Husserl’s Phenomenology. Univ Pr of Amer; 1989:147-179.
2.
Chisholm RM. Intentionality. In: ENCYCLOPEDIA OF PHILOSOPHY. ; 1967:704-708.