Intuizioa

Adiera arruntenean, intuizioa ezagutza era introspektiboan, zentzumenak eta esperientzia erabili gabe, zuzenean eskuratzen den prozesua eta horrela eskuratzen den ezagutza bera da, argi eta garbi agertu eta egiazkotzat hartzen dena, arrazonamendurik gabe. Kontzeptuaren beste definizio batzuk plazraatu dira filosofiaren historian: kartesianismoan, intuizio arrazoigarria, arrazoi bidez eskuratutakoa, eta intuizio sentigarria, esperientziatik jasotakoa, bereizten dira, intuizioa ezagutzarekin berarekin identifikatuz. Blaise Pascal XVIII. mendeko filosofoak esprit de finesse izendatu zuen intuizioa, eta esprit géometrique arrazoia. Bereziki logikan (adibidez, "2+2=4" proposizioari buruz) eta etikan ("hilketa gaitzesgarria da", adibidez) izaten dira intuizioaren balioari buruzko eztabaidak. 1

Erreferentziak

1.
Iannone AP. Intuition. In: Dictionaty of World Philosophy. ; 2001:269-270.