Isokostuak

Isokostu zuzenak kostu oso jakinak dakartzaten faktoreen konbinazioen multzoak dira. Zehatzago, enpresak ezarritako prezioak onartzen dituela, eta horiek konstanteak direla suposaturik, KT kostu totala, eta p_L eta p_K faktoreen prezioak izanik, isokostu zuzena KT jakin bat dakarten L eta K konbinazioen multzoa da:

    \[KT=p_L \times L + p_K \times K \rightarrow K=\frac{KT-p_L \times L}{p_K} \rightarrow K=\frac{KT}{p_K}-\frac{p_L}{p_K}L\]

Ikusten denez, L eta K konbinazio horiek zuzen baten araberakoak dira, \frac{p_L}{p_K} malda negatiboarekin.  \frac{p_L}{p_K} erlazio horri faktoreen prezio erlatiboa deritzo.

KT ezberdinetarako isokostu zuzenak paraleloak dira, jatorritik aldenduz KT kostu totala handitu ahala.

Ikus, gainera